XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ADIBIDEA: A=[-5,8] tarte bat izanik, -5 baino handiago edo berdinak eta 8 baino txikiago edo berdinak diren zenbaki erreal guztien multzoa adierazten du. .

b) Tarte irekiak.

a baino handiago eta b baino txikiagoak diren zenbakiez osaturiko multzoari, burutzat a eta b dituen tarte irekia deritzogu.

Hau da a amplt; x amplt; b eta honela errepresentatzen da (a,b) (tarte ireki bat adierazteko parentesi artean idazten dira koma bat tartean dutelarik).

ADIBIDEA: (3,27) tarte ireki bat izanik, 3 baino handiago eta 27 baino txikiago diren zenbaki erreal guztien multzoa adierazten du.

c) Tarte erdiirekia.

Tarte erdiirekia: alde batetik itxia eta bestetik irekia den tarteari esaten zaio eta itxita dagoen aldea kontutan hartuz, bi motatako talde erdiirekiak ditugu: 1) Eskuin aldetik itxia (a,b].

2) Ezker aldetik itxia [a,b).

1) Eskuin aldetik itxia (a,b]: a bazterturik eta b-k parte hartzen duelarik, a eta b tartea osatzen duen zenbaki-multzoa da: a amplt; x amplt; b.

Ikasleak ipin beza adibide bat.

2) Ezker aldetik irekia [a,b): b bazterturik eta a-k parte hartzen duelarik, a eta b tartea osatzen duen zenbaki-multzoa da: a amplt; x amplt; b.

Ikasleak ipin beza adibide bat.

d) Tarte infinituak.

Emandako zenbaki bat baino handiago edo txikiago diren zenbakiez osaturiko multzoak dira.